XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkatal sozietateak direnean kontrol hori eskuratu dutela kapital sozialean zuzenean edo zeharka 100eko 50 baino gehiagoko partaidetza lortzen denean ulertuko da.

Ondasun higiezinez osatutako aktiboaren 100eko 50a kontatzeko orduan ez dira kontutan hartuko eraikuntza edo sustapen inmobiliariorako enpresa iharduerak garatzea beste xede sozialik ez duten erakundeen aktibo ibilkorra osatzen dutenak, lurrak eta orubeak ezik.

2. Sozietateak eratzean edo haien kapital soziala zabaltzean burututako ondasun higiezinen emakiden truke jasotzen diren akzio edo partizipazio sozialen eskualdaketak, emakidaren egunetik eskualdaketarenera bitartean urtebeteko epea iragan ez balitz, beti ere.

Aurreko kasuetan ondasun higiezinen kostuzko eskualdaketei dagokien tipoa ondasun horien balioari aplikatuko zaio, balio hori indarrean dagoen Ondare Eskualdatzeen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko arautegian dauden arauen arabera kalkulaturik.

2. Artikulua Baloren jaulkipenerako erakundeek, Baloreen Sozietateak eta Ajentziek eta gainerako bitartekari finantzieroek parte hartzen duten baloren jaulkipen, harpidetza eta eskualdaketazko edozein eragiketaren jakinerazpena egin beharko diote Gipuzkoako Foru Diputazioari.